Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gaurtik, motora Mugin

Tarifa 0,48 eurokoa izango da bidaia bakoitzeko. Alkateak "eskaera historiko" bati erantzuna eman zaiola adierazi du.

Donibane eta San Pedro lotzen dituen txalupa, badiaren erdian. Donibane eta San Pedro lotzen dituen txalupa, badiaren erdian
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2024/03/06

Gaurtik, 2024ko martxoaren 6tik, Mugi txartel integratua erabili ahal izango da San Pedro eta Donibane (eta alderantziz) batzen dituen motoran. Tarifa 0,48 eurokoa izango da bidaiako (orain arteko prezioa 1,10 eurokoa zen), hiri barruko autobus publikoek dutena, alegia. Atzo iragarri zuten neurria Pasaiako alkate Teo Alberrok eta Gipuzkoako Mugikortasun diputatu Azahara Dominguezek, bakoitzak bere aldetik. Alkatearentzat “pasaitarren eskaera historiko bat” erantzuna izan da. Dominguezentzat, berriz, beste urrats bat izan da “Estatuan aitzindaria eta erreferentziazkoa izango den tarifa sistema bat izan dezagun gipuzkoar guztiok”.

Xehetasunei begira, tarifa murriztuaz gain, 6 urtetik beherako erabiltzaileek doan izango dituzte bidaiak. Gainera, aurretik jakina zen bizikleten bidaia debaldekoa izango zela. Motoran txartela erabili ondoren Mugi barruko beste garraiobide publiko bat erabiltzen bada, doakoa izango da lotura edo trasbordoaren bidaia. Hartara, gainerako garraiobideetan aplikatzen zaizkien deskontu eta hobariak ere probestu ahalko dituzte Pasaiako ontzi zerbitzuaren erabiltzaileek baldin eta ordainketa Mugirekin egiten badute: urtean 100.000 erabiltzailek baliatzen dute motoraren zerbitzua.

Mikel Garcia Pasaiako Udaleko Mugikortasun zinegotziak nabarmendu du neurri horri esker pasaitarren eguneroko mugikortasuna hobetuko dela, “eta hainbestetan eskatu dugun intermodalitatea ahalbidetuko da”. Mugikortasun iraunkorraren bidean urrats sendoa egin dela uste du Garciak, eta Mugik inplizitu dituen onura ekonomikoak goretsi ditu.

Hasiera batez Gipuzkoako Garraio Agintaritzak eta zerbitzua kudeatzen duen Itsas Zerbi enopresak lau urterako akordioa izenpetu dute, zortzi urtera luza daitekeena.

 

Erlazionatutako edukiaBizikletek Pasaiako motoran doan bidaiatzea onar dezatela eskatu dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.