Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Rock eta hardcore doinuak, Taupada Festen bederatzigarrenean

Zintzilik irrati librea laguntzea du helburu jaialdiak eta honakoan ere musika gogorraren aldeko hautua egin du rock eta hardcore doinuekin osatuta kartela.

Rukula taldea Mogambon ariko da Taupada Fest Jaialdiaren barruan. argazkia: Zintzilik Irratia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/03/06

Taupada Fest jaialdiak bederatzigarrena antolatu dute hilaren 16rako. Zintzilik irrati librea laguntzea du helburu jaialdiak eta honakoan ere musika gogorraren aldeko hautua egin du rock eta hardcore doinuekin osatuta kartela. Occhi Di Farfalla talde zarauztarraren rock doinu biziak, Ziburuko The Lookers  taldearen garage rock dotorea, Zaragozako Criatura taldearen post hardcore mitikoa, Rukula usurbildarren rock instrumental koktekera, eta Oarsoaldeko MJs Juan Tatorri& Ritaren queer matrakarekin ondu dute emanaldia.

Antolatzaileek “jaialdi txikia” izan zenak, bederatzigarren ekitaldia izango duela aurtengoa jarri dute nabarmen, “nork esango luke hasi ginenean honaino iritsiko ginenik”. Zintzilik Irratiko saioetako batetik abiatu zuten  Taupada Fest jaialdia, eta gaur egun, talde oso bat aritzen da horren antolaketa lanetan. Hasierako jaialdiak punk eta hardcore eszenako musika taldeekin antolatzen zuten, eta urteak aurrera egin ahala, “rock munduaren aniztasunari” ateak zabaldu dizkiote: “Ez da erraza hainbeste urtez hor egotea, denon gustukoak diren taldeak ekartzea, aste berean jendea mobilizatzea jaialdian laguntzeko, eta gainera dena ondo ateratzea. Mogambo jendez betetzea ere ez da erraza ez, baina hemen jarraitzen dugu”.

Aurtengorako, ohi bezala proposamen interesgarria jarriko du jaialdiak oholtza gainean.

OcchiDi Farfalla, 2013an jaio ziren, Zarautzen, Miren Arangurenek eta Hodei Estebanek (Estricalla, Erantzun, Humilitate…) osatutako bikote akustiko gisa. Europan bira egin ondoren, lehen lana grabatu zuten, Occhi di farfalla (2013), eta Euskal Herrian zehar ezagutarazi zuten euren musika, ikuspuntu feministadun rock gisa definituz.

Occhi de farfalla zarauztarrak. argazkia: Zintzilik Irratia

2015ean formatu elektrikoko laukote bihurtu ziren, gorputz eta indar gehiago emanez Lerroetatik ihes (2016) eta Destino epikoak (2019) diskoetan islatuko diren konposizioei. Taldekideak aldatu eta boskote bihurtu ondoren, 2022ko otsailean Bonberenea Ekintzakekin Iraun (2022) izeneko laugarren lana atera zuten, indartsu eta energikoa.

2012an sortu zen The Lookers hirukota Iparralden, Nikok, Charliek eta Mikelek osatua. Beren gaztetasunagatik eta kontzertu indartsuengatik deigarriak egiten hasi ziren. Taldearen lehen abestiak Irungo Bloody Mary Recodsen eskutik etorri ziren, hainbat EPtan islatuta: Fucking Panda (2013), Never Had Control eta Organic Sea (2014).

2016an taldearen izen bereko LPa atera zuten eta garage eta punk ezaugarriak galdu gabe melodia handiagoko rockean murgildu ziren. Ondoren, indie estiloa jorratu zuten Real Things (2018) lanarekin.

Beren azken diskoa, Sabotage & Fun (2023). Lan horretan abestien hitzak gogoetatsuak dira eta, askotan, bizitzaren zentzuaz galdetu eta honek ematen dizkigun kolpeei nola aurre egin planteatzen dute.

Criatura taldea 1999an jaio zen Zaragozan, musika mota ezberdinak batuz (harcore, punk, emo, postHC …), bi abeslarirekin.

Zaragozakoen agurra Mogambon

Ziburuko The Lookers taldea. Argazkia: Zintzilik irratia

Lehen grabazioa (2000) Vision Tunel eta Le fil d ‘arianne bezalako talde adiskideekin partekatutako split bat izan zen. Geroztik, errepidera salto egin zuten, baita Europara ere, eta grabazioren bat gehiago egiten saiatu ziren, 2002an Gente sin fábricas iraupen luzeko lehen diskoa grabatu zuten arte, Mala Raza zigilu alternatiboarekin. 2004an split batzuk egin zituzten Politburo edo Disface bezalako taldeekin, eta hainbat bildumatan agertu ziren zenbait aldarrikapenen alde. HC/punkaren munduan soinu eta jarrera aldetik erreferente bihurtuta, kontzertu asko eman zituzten.

2007an Verde grabatu zuten, 2011n Trampas eta 2015ean Todavia, taldearen estiloa mantenduz, hau da, soinua eta borroka-letrak nabarmenduz. Kontzertuen maiztasuna murriztuz joan da hainbat arrazoirengatik, baina inoiz ez dira erabat gelditu. Orain, 20 urte baino gehiago pasata, Mogambon agur esatea erabaki dute, taldekideentzat gogokoen duten aretoetako bat baita.

2014an rock instrumentaleko Rukula laukotea eszena musikalean agertu eta bazterrak harritu zituen, askotariko nahasketak dituen koktelerarekin: funk, rock stoner, balkanetako erritmoak, techno… eta doinu dantzagarriak.

Zaragozako Criatura taldea. argazkia: Zintzilik Irratia

2016an Rukula izeneko beren lehen lana grabatu zuten; bertan, 6 abestirekin, koktel musikal leherkor hori erakusten hasi ziren. Ondoren etorri zen Hazi Beltzak (2018) bigarren diskoa; eta berriagoa den hirugarrena, Traganarru (2023), zuzenekoetan aurkezten ari dira. Aipatzekoa da disko guztiak Andoaingo Garate estudioetan grabatu dituztela Martxel Arkarazo soinu- teknikari eta taldekidearen eskutik.

Jaialdia ixteko MJs Juantatorri & Rita

Juan TaTorri Oiartzundik dator eta Rita Penita Oreretatik. Techno, speed, hardcore… hau da, izerditzeko erritmo azkarrak… Den-dena queer aldarrikapenekin, umore onarekin, eta ondo pasatzeko gogoarekin.

Urtero bezala, janari beganoa egongo da, baita edatekoak ere. Zozketa ere egingo dute, eta Zintzilik Irratiaren eta taldeen materiala ere salmentan izango da. Zita, hilaren 16an, 21:30etik aurrera. Sarrerak salgai dira 7 euroan.

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.