Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lentzeriaren gaineko erakusketa Jantziaren Zentroan

Jantziaren Zentroak erakusketa berria zabalduko du bihar, larunbata. Lentzeria, emakumearen ezkutuko sekretua izenburupean, XVI. mendetik hasi eta 1930 urtera arte emakumeek erabiltzen zuten barruko arropa erakutsiko du bertan.

Lentzeriaren gaineko erakusketa zabalduko du Jantziaren Zentroak. argazkia: Jantziaren Zentroa
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/03/08

Jantziaren Zentroak erakusketa berria zabalduko du bihar, larunbata. Lentzeria, emakumearen ezkutuko sekretua izenburupean, XVI. mendetik hasi eta 1930 urtera arte emakumeek erabiltzen zuten barruko arropa erakutsiko du bertan. “Garai bakoitzean, emakumearen gorputza modak inposatutako silueta ezberdin batera moldatu da, armazoi edo kaiola eta jantzi bereziak erabiliz”, azaldu dute antolatzaileek.

Erakusketara bildu dituzten XVI mendetik 1880 urtera bitarteko barruko jantziak erreplikak dira, XVI eta XVIII mendeetako tontilloak, XIX mendeko krinolina eta polisoiak, zehazki. 1880-1930 arteko lentzeria, berriz, jatorrizko jantzien bidez ikusi ahalko da: kortseak, kortse estalkiak, pololoak, galtzerdiak, barruko gonak, kamisoiak…

Barruko arropak historian zehar izna duen garapena hainbat azalpen testuetara eraman dute, gainera, erakusketa osatzeko, eta lentzeriaren bost mendeetako ibilbidea azaltzeko bisita gidatuak ere antolatu ditu zentroak.Ordu erdikoak izango dira bisita horiek,  4 euroren truke, apirilaren 11n 19:00etan gaztelaniaz, eta apirilaren 14an 11:00etan euskaraz. Parte hartzeko izena eman behar da (egin klik hemen) edo Errenteria-Oreretako turismo bulegoko 943 49 45 31 telefono zenbakira deitu.

“Erakusketaren bidez, denboran atzera egin eta emakumea ahotsik, iritzirik edo erabakitzeko ahalmenik gabeko objektu ‘apaingarri’ soila zen garaian murgilduko gara. Itxura ederra eman, eta familiaren estatus sozialaren ispilu izan behar zuen”, azaldu dute.  Bidaia hori, 1930ean amaituko dute, Lehen Mundu Gerraren ostean, “emakumea lan munduan murgildu eta bizitzeko, mugitu ahal izateko, loturarik gabeko barne arropak erabiltzen hasi zen unera arte, barruko armazoi, kaiola eta kortseak desagertu eta arnastean hasi zen unera arte”.

Bihartik apirilaren 28ra arte izango da zabalik erakusketa berria Kapitain etxearen beheko solairuan. Larunbatetan 11::00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta igande eta jai egunetan 11::00etatik 14::00etara. Aste Santuan, berriz, ostegun, ostiral eta pazko astelehenean ere zabalik izango da Jantziaren zentroa 11:00etatik 14:00etara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.