Koldobike Gezalak baditu finalistak
Finala bihar (larunbata) jokatuko da Koldobike Gezala pilotalekuan. Gaur eta bihar Martxoaren 8ari lotutako ekitaldi gehiago daude.
Martxoaren 8aren harira jaiotako Koldobike Gezala Pilota Txapelketak baditu finalistak. Atzo jokatu ziren finalaurrekoak herriko erraketistaren izena daraman pilotalekuan, eta horietan Lobete eta Pikabea izan ziren garaile. Beraz, bihar (larunbata) 19:30ean hasiko den pilota jaialdian (Koldobie Gezala pilotalekuan) haiena izango da partida nagusia. 3. eta 4. posturako lehia Lozanok eta Dorronsorok jokatuko dute.
Martxoaren 8aren harira herriko eragileek prestatutako egitarauaren barrukoa da txapelketa, lehenengoz egiten dena. Emakumeen Egunari lotutako ekitaldi gehiago izango dira, ordea, gaur nahiz asteburuan. Honakoak dira, zerrendan:
- Gaur, Martxoaren 8a: 19:00etan, Gurutze Santuaren plazatik hasita, herriko manifestazioa. Zapi morea eramateko eskatu dute. Saldise plazan bukatuko da, eta han ekitaldia egingo dute.
- Bihar:
- 10:00etan, ibilketa nordikoan (nordic walking) dabiltzan emakumeek nahiz oinezkoek bost kilometroko ibilbideari ekingo diote. Ibilbide bera egingo dute emakume korrikalariek, baina 10:30ean abiatuta. Plazan hasiko dute bidea.
- 11:30ean, Emaion Harri Tiraketa taldearen erakustaldia probalekuan.
- 14:00etan, Ibaiondon, bertso bazkaria. Alaia Martin eta Ekhiñe Zapiain izango dira bertsolariak, eta Amaia Resendek emango dizkie gaiak. Txartelak salgai dira Txingurrin eta Tiñelun.
- 19:30ean, Koldobike Gezala pilota txapelketaren finala, Koldobike Gezala pilotalekuan.