Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kirol taldeek laguntzak eskatzeko epea, zabalik

Eskola Kirolean parte hartzen duten haurren familiei begirako diru laguntza lerro bat ere badago aurten.

Errenteriako Udaletxea. Kirol taldeek diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/03/11

Kirol entitateek 2023-2024 denboraldirako emango dituen diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dela jakinarazi du udalak. Aurten, halaber, Eskola Kirolean ari diren haurren familientzako ere badela diru laguntza lerro bat jakinarazi du; laguntza hori, familiek ordaintzen duten kuotaren %100 izan daiteke. Laguntza hori bideratuta dago Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako Laguntza edo antzeko programetan sartuta dauden familientzat.

Laguntzak eskatzeko epea, hilaren 25ean bukatuko da, jarduera berezietarako laguntzak izan ezik, hori abuztuaren 31n bukatuko da. Informazio guztia eta eskabideak, hemen klik eginda lor daitezke.

319.000 euro laguntzetan iaz

Errenteriako Udalak 319.000 euro bideratu zituen guztira iaz klub, kirol entitate eta kirolarien artean kirola sustatzeko ekintzetarako diru laguntzak ematera. Denera, 21 klubek eta kirolarik egindako eskaerak onartu zituen, eta, horretaz gain,  diru laguntza nominatiboa emateko lau hitzarmen sinatu zituen udalak Errenteria-Oreretako bost klubekin.

Emakumeek kirola egitea sustatzea, kirol egokituaren bidez, aniztasun funtzionala duten pertsonak integratzea, eta udalerrian kirol jarduerak garatzea bultzatzea du helburu udalak, oro har kirola praktikatzea sustatzea du helburu, modalitate ezberdinetako klubak, ikastetxeak, elkarteak edo kirolariak laguntzea.

Lehenengo diru laguntza lerroa kluben ohiko jardueretara zegoen bideratua eta guztira 37.100 euro inbertitu zituen udalak aurkeztu ziren sei programak diru laguntzeko. Bigarren lerroa, ez ohiko jarduerak, kirol minoritarioak eta kirolariak laguntzera bideratu zuen udalak: 27.000 euroko diru zatia bideratu zuen udalak aurkeztutako hamabost programei diruz laguntzeko.

Eskola Kirola sustatzeko, berriz, 115.993,98 euro bideratu zituen udalak Errenteria-Oreretako ikastetxeetara. eskola kirolaren egiturak sortu eta kudeatzeko, eta begiraleak kontratatzeko. Horretaz gain, eskola igeriketa kanpaina era finantzatu zuen aurreko urteetan bezala. Hartzaileak, 1. eta 2. mailako ikasleak. 18:000 euroko inbertsioa egin zuen udalak kanpaina hori martxan jartzeko, eta 346 ikaslek hartu zuten parte.

Diru laguntza nominatiboak lau talderekin

Aurreko laguntzez gain, pasa den urtean lau diru laguntza nominatiborako hitzarmenak sinatu zituen udalak beste hainbat elkarterekin: Touring KE, EPLE, Mindara eta Hibaika Arraun Elkartea. Mindara elkartearekin sinatu zuten hitzarmena, 20.000 euroko diru laguntzarekin, kirol egokitua eta aniztasun funtzionala duten pertsonen parte hartzea sustatzen duen elkartearen jarduerak bultzatzeko izan zela nabarmendu du udalak.

Horrekin batera, Errenteriako Udalak denboraldi osoan zehar mantendu zuen aldaketarik gabe udal kirol instalazioen doako erabilera ekipo federatu zein ikastetxeentzat, bai entrenamendu zein partida ofizialak jokatzeko, baita lagun arteko lehiaketetarako ere. Halaber, doan utzi zizkion udalak Galtzarabordako kirol instalazioak Beti Bizkor erretiratuen elkarteari, gimnasia aktiboko programak garatu ahal izateko denboraldi osoan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.