Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Larunbatean, XV. San Pedroko Test Estropada

37 traineru bilduko dira neguko azken prestaketa estropadan. Eguraldiaren araberako bi eremu prestatu ditu Sanpedrotarra Arraun Elkarteak.

San Pedroko 'Libia' trainerua, otsailaren 10eko Oriako jaitsieran. Argazkia: Josu Z.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2024/03/11

Traineruen neguko azken prestaketa estropada antolatu du larunbaterako Sanpedrotarra Arraun Elkarteak, San Pedroko XV. Test Estropada. Osotara 37 traineru izango dira badian udara begirako azkenetakoa izan daitekeen entrenamendu saio kolektiboan. Horietatik bederatzi Oarsoaldekoak eta Bidasokoak: San Juan, Hondarribia eta Hibaika emakumeetan, eta San Juan B, Hibaika, Hondarribia B, San Juan, San Pedro eta Hondarribia gizonetan. 16:00etan hasiko dira ateratzen ontziak, banaka, erlojupekoa delako lehia.

Hasiera batean planteatutako estropada eremua da honakoa.

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak bi eremu prestatu ditu, eguraldiaren arabera bat edo bestea aukeratzeko. Eguraldia egokia bada, irteera puntua San Pedroko Torrean izango dute partaideek, eta kanpoko ziaboga bokalearen sarrera itsasorantz pasata. Emakumeek bi luze eta ziaboga bateko bidea egingo dute, eta gizonek lau luze eta ziaboga bakarrekoa (gizonen barneko ziaboga irteera puntukoa izango da; helmuga ere bertan izango da jarrita, emakume zein gizonentzat). Eguraldia txarra balitz, kanpoko ziaboga San Pedroko punten inguruan jarriko litzateke, eta barrukoa kaiko Antxoko nasaren parean.

Partaideak hiru multzotan banatu dituzte. Lehenean 17 traineru daude, eta horiek banaka-banaka aterako dira, minutuko tartearekin. Euren egitekoa denek bukatzen dutenean, bost minutuko tartearen ondoren hasiko dira ateratzen bigarren txandakoak (10 traineru); azken hauek bidea bukatzean, berriz ere bost minutuko tartea, eta hirugarren multzokoak lanean hasiko dira (10 traineru). Lehen multzoan ETE, EuskoTren, KAE2 eta Galiziako Ligako (bat) traineruak izango dira; bigarrenean KAE1 Ligakoak; eta hirugarrenean Eusko Label Ligakoak.

Honakoa, itsaso txarrarekin erabiliko den estropada eremua.

Honakoak dira hiru multzoetako partaideak:

  • 1. multzoa (16:00etan hasiko dira bogan): San Juan (ETE Liga), Hernani (ETE Liga), Zarautz (ETE Liga), Zumaia (ETE Liga), Kaiku (ETE Liga), Cabo (EuskoTren Liga), Hibaika (EuskoTren Liga), Hondarribia (EuskoTren Liga), Donostiarra (EuskoTren Liga), Orio (EuskoTren Liga), Arraun Lagunak (EuskoTren Liga), Tolosaldea (EuskoTren Liga); San Juan B (KAE2 Liga); Cesantes (Galiziako Liga), Hibaika (KAE2 Liga), Donostiarra B (KAE2 Liga) eta Busturialdea (KAE2 Liga).
  • 2. multzoa (denak KAE1 Ligako traineruak dira, 16:50an hasiko dira ateratzen): Orio B, Hondarribia B, Pedreña, Camargo, Zarautz, Zumaia, San Juan, Arkote, Lapurdi eta Santurtzi.
  • 3. multzoa (denak Eusko Label Ligakoak dira, 17:30ean hasiko dira ateratzen): Ondarroa, Kaiku, Isuntza, Getaria, Orio, San Pedro, Donostiarra, Hondarribia, Zierbena eta Bermeo.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.