Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Airearen kalitatea neurtzeko estazioa eskatu du Eguzkik

Eskaera hori iazko azaroan egin zuen eta joan den urteko abenduan eztabaidatu udaleko Ingurumen Aholku Batzordean. Ondorio juridikoak aztertu arte atzeratu zuten erabakia hartzea.

Errenteria izango da tentsio eremu izendapen ofiziala jasoko duen Hego Euskal Herriko lehen udalerria.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/03/12

Egukzi talde ekologistak aire kalitatea neurtuko duen estazioa nahi du Errenteria-Oreretan. Horren gaineko eskaera zehatza egin zuen, Eusko Jaurlaritzari halako sistema ezartzea eskatzeko proposatuz joan den urteko azaroan. Proposamen hori, Errenteriako Udalaren Ingurumen Aholku Batzordera eraman zuen eztabaidarako, joan den abenduan, “ingurumenean eta pertsonen osasunean eragiten dituen ondorio negatiboengatik gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari den gaia dela iritzita”.

Jakinarazi duenez, ez zen aholku batzordean erabakirik hartu proposamenaren inguruan: “kontseiluko lehendakariaren ustez eskaera egiteak izan ditzakeen  ondorio juridikoak ezagutu behar direlako aurretik, eta gaia beste bilera baterako utzi zen”. Jarrerak “harritu” bazuen ere, Eguzkik ez zuela eragozpenik jarri proposamena atzeratzeko jakinarazi du.

Talde ekologistaren iritzirako, proposamenak izan ditzakeen ondorio juridikoak argitzeko denbora nahikoa izan da, “hortaz, espero dugu proposamena ingurumen kontseiluaren hurrengo bileran eztabaidatzea, eta kide guztien adostasuna jasotzea”. Airearen kalitatea neurtzeko estazioa “funtsezko” tresna dela airearen egoera ezagutzeko gaineratu du Eguzkik, “baita airearen kalitatea eta pertsonen osasuna hobetzeko beharrezkoak eta eraginkorrak diren neurriak ezartzeko”.

2020an, 24.000 heriotza goiztiar
Airearen kutsaduraren ondorio “larriak” izan ditu hizpide talde ekologistak eta hainbat datu eman ditu. Hala Ingurumenaren Europako Agentziara jo du, haren esanetan, 2020an, 24.000 heriotza goiztiar izan ziren Espainiako Estatuan, atmosferaren kutsadurarekin lotuta. Australiako Monasheko Unibertistatearen The lancet planetary healt aldizkariari ere egin dio aipamena Eguzkik. Aldizkari zientifikoak argitaratutako txostenak milioi bat heriotza baino gehiago zenbatu ditu PM2,5 partikulen eraginpean egoteagatik epe laburrean, egunetan, edo soilik orduetan; horietatik %12 Europan izango lirateke.

Azken erreferentzia Irungo Udalari egin dio talde ekologistak, “iazko uztailean onartu zuen airearen kalitatea kontrolatzeko eta haren jarraipena egiteko monitorizazio sare bat lau urtez hornitzeko, ezartzeko, martxan jartzeko, operatzeko eta mantentzeko kontratazioa. Horretara, 179.830,20 euro bideratuko ditu eta Next Generation funtsek finantzatuko dute”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.