Posta bidezko botoarekin laguntza eskainiko du EH Bilduk Bilgunean
Astelehen eta ostegunetan laguntza emango du EH Bilduk 17:00etatik 20:00etara, aste honetatik hasita.
Legebiltzarrerako Hauteskundeak egingo dira apirilaren 21ean, eta horri begira, posta bidezko botoa eman nahi duten herritarrei laguntza emango die EH Bilduk.
Aste honetatik hasita, astelehen eta ostegunetan jo dezakete Bilgunera —Santa Klara kalea, 1— 17:00etatik 20:00etara posta bidezko botoaren kudeaketarekin laguntza behar duten herritarrek. Halaber, zalantzak argitzeko telefono zenbaki bat ere jarri du koalizio subiranistak: 673 06 46 68.
Apirilaren 11 da boto bulegoan posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna.