Touringeko Naroa Maldonadok urrezkoa, gorren Olinpiar Jokoetako areto futbolean
Espainiako selekzioarekin lehiatu da Touringeko jokalaria, eta Brasil garaitu dute 2-5.
Touring Futbo Taldeko jokalari Naroa Maldonadok urrezko domina lortu du Gorren Olinpiar Jokoetako areto futbolean. Errenteria-Oreretako klubeko jokalaria Espainiako Selekzioarekin lehiatu da eta 2-5 garaitu zuten Brasil atzo jokatutako partidan.
Urrezko domina irabazi duela Maldonadok, Toruring elkarteak jakinarazi du gaur sare sozialetan zabaldutako mezu bidez.