San Marko erromeria antolatzeko lehen bilera, asteazkenean
Lekuona Fabrikan izango da bilera, 19:00etan, eta herriko eragileak deitu dituzte parte hartzera.
San Marko erromeria antolatzeko lehen bilerara deitu du udalak. Apirilaren 28an ospatuko dute San Marko Eguna Bizarain mendian, eta zehazki, gotorlekuan eta haren inguruan egingo dute erromeria. Eguna ahalik eta parte hartzaileena izan dadin, eta ahots ezberdinek antolaketan parte har dezaten deitu du bilerara udalak; hilaren 20an izango da bilera 19:00etan Lekuona Fabrikan.
Herriko eragileak parte hartzera deitu ditu udalak.