Arrazakeria, xenofobia eta gorroto diskurtsoei aurre egingo diete
Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako martxa egingo dute igandean Trintxerpeko Euskadi etorbidetik aterata.
Gizartea insolidarioa eta erabat bidegabea bilakatzeko arriskua lehen lerroan jarrita egingo dute arrazakeria eta xenofobiaren aurkako martxa datorren igandean —hilak 17—. Kurba arriskutsua, norabidea garrantzitsua da lema aukeratu dute jendartean ematen ari den biraketa arriskutsuari erreferentzia egiteko.
48 eragile eta kolektibok babestu dute igandean 12:30ak aldera Pasaiatik, eta zehazki, Trintxerpeko Euskadi etorbidetik abiatuta arrazakeria eta xenofobia salatuko dituen martxa. Hogeita zazpigarrena izango da honakoa. Kolektibo horiek guztiek, lehen lerroan jarri dute jendartean ematen ari den “muturreko eskuinerako joera”, eta horrek berekin dakarren “eskrupulorik” gabeko jendarte “insolidario eta guztiz bidegabea” sortzeko arriskua. Argi esan dute gainera, ez daudela prest migratzaileeak gizartean diren gaitz guztien errudun egiten dituztenen konplize izateko, “Munduan xenofobia, arrazakeria, eta intolerantzia areagotzen ari dira, eta gorroto diskurtsoak zabaltzen ari dira jatorri, erlijioa, sexu orientazioa edo generoa bezalako nortasun faktoreetan oinarrituta”.
datuak eman dituzte deitzaileek. Giza ESkubideen eta Botere Publikoen UNESCO katedra Euskal Herriko Unibertsitatearen arabera, 2022an, delitu izan daitezkeen 438 gorroto gertakari izan ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Kopuru hori handiagoa dela esan dute martxaren antolatzaileek, “kontuan hartzen badugu hainbat txostenek baieztatzen dutela gorroto jokabideen %20 baino gutxiago salatzen direla”. Gehien-gehienak, izaera arrazista edo xenofoboa duten delituak dira, %50etik gora. Ondotik, sexu orientazioaren eta identitatearen aurkako delituak zerrendatu dituzte: %21. Delituen %8 gorroto diskurtsoarekin lotutako delituak ziren.
Beste datu bat, erregistratutako delituen artetik, 438 esan moduan, laurden bat Gipuzkoan gertatu dira.
Oso kontuan hartzekoa den beste aldagai bat, “diskriminazioak ez dio pertsona eta taldeen eremua pribatuari soilik eragiten, batzuetan instituzionalizatu eta justifikatu egiten da, historikoki diskriminaziozkotzat jotzen ez diren jardunbideak errepikatuta”.
- SOS ARRAZAKERIA GIPUZKOA
- MEDICUSMUNDI GIPUZKOA
- COORDINADORA DE ONGD DE EUSKADI
- ADISKIDETUAK
- AMHER
- AMNISTIA INTERNACIONAL
- BIDEZ BIDE
- CALCUTA ONDOAN
- CITE-CCOO
- DENON ELKARTEA
- DONOSTIAKO SAHARAKO LAGUNEN ELKARTEA SEAD / RASD
- ECONOMISTAS SIN FRONTERAS EUSKADI
- EGIA BIZIRIK
- EGK
- EHIERA
- ELA SINDIKATUA
- ELAN-EUSKADI
- EMAKUMEEN ETXEA ELKARTEA – ASOCIACIÓN CASA DE LAS MUJERES
- ENRAIZA DERECHOS
- ESK
- ESPERANZA LATINA
- ETIOPIA UTOPIA
- FISC EUSKAL HERRIA
- FUNDACIÓN PAZ Y SOLIDARIDAD EUSKADI
- HAURRALDE FUNDAZIOA
- HELDUAK
- HIRITARRON HARRERA SAREA
- KOLORE GUZTIAK
- LAB SINDIKATUA
- LOIOLA ETXEA
- MATIZ
- MUGEN GAINETIK
- MUNDU BAKEAN
- MUNDUBAT
- ONGI ETORRI ESKOLARA
- ONDOAN TOPAGUNEA
- ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK
- PEÑASCAL KOOPERATIBA
- PROCLADE YANAPAY
- RED ATENEA
- SORGINBANDA BATUKADA FEMINISTA
- TAU FUNDAZIOA
- TAUPADA BATUKADA
- UME ALAIA
- USANDESING
- ZEHAR EUSKADI
- ZERO POBREZIA