'Atearen bestaldean' antzezlana, hilaren 24an Donibanen
Hika Teatroa konpainiaren emanaldia familia girokoa da, eta Juanba Berasategin izango da, 17:00etan. Sarrerak eskuragarri daude 3 euroan.
Antzerkizaleek hitzordua dute hilaren 24an (igandea). Hika Teatroa konpainiak Atearen bestaldean emanaldia antzeztuko du Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:00etan. Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean, Sandra Fernandez eta Unai Zelaia dira obraren interpreteak. Atearen bestaldean ikuskizun familiar bat da, 6 urtetik gorako haurrei begirakoa. Sarrerek 3 euroko prezioa dute, eta online edo aretoko leihatilan eskura daitezke.
Sinopsia: Atearen bestaldean pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna eta erresilientzia lantzen duen ikuskizun parte hartzailea da. Ate bat ireki eta gurutzatu. Ate bat ireki eta gonbidatu. Bata zein bestea itxaropen eta alaitasun ekintza txikiak dira, eta egiterrazak dirudite; hainbatetan, ordea, ezinezko bihurtzen dira. Ikuskizunak ateak irekitzera eta bestaldean dagoenaz gozatzera gonbidatzen du ikuslea.