Zabalenea II Gaztetxea ere zeharkatuko du 23. Korrikak
Oreretako Gazte Asanbladak egun osoko egitaraua antolatu du larunbatean Korrikaren harira.
Euskara eta Korrika erdi-erdian jarriko dute larunbatean Zabala Enea II Gaztetxean. Gaztetxearen bueltan biltzen diren gazteek, beraiek ere, Harro Herri direla eta euskararen lekukoa irmo heltzeko prest direla adieraziko dute gazte asanbladak antolatu duen egun osoko egitarauaren bidez.
Goizetik hasiko dituzte antolatutakoak. 11:30ean Euskararen Historia Soziala Oreretan hitzaldian antolatu dute. Imanol Miner Filologoa eta hinkuntz aholkularia izango da hizlaria. Euskal Filologian lizentziatua (Deustoko unibertsitatean), soziolinguistikaren arrastoari segika eta Eusko Ikaskuntzaren eskutik 2002an hizkuntza plangintza ikasketak egin zituen HIZNET gradu-ondokoan. Mondragon Unibertsitatean 2009an Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu titulua eskuratu, eta Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte Antropologia masterra egin zuen. Hizkuntza teknikaria lanbidez, aholkularitza eta enpresa desberdinetan lan mundua euskalduntzen dihardu 2004az geroztik.
Hitzaldiaren ostean, bazkari autogestionatua egingo dute, 14:30ean. Jatekoa norberak eraman beharko du,e at edaria, gaztetxearen esku izango da. 3 euro ordaindu beharko dira.
16:30ean akustikoa egingo dute, eta 22:30ean berriz, Zumarragako Zatekeen Erromeria taldeko Olaia Castro (saxofoia, gitarra eta ahotsa), Maider Amado (ahots nagusia), June Perez (bateria), Amaiur Jauregi (baxua), eta Elena Urteaga (trikitixa) ariko dira gaztetxeko oholtzan.