Palestinako herriari babesa Lezo Herri Eskolan
Hezikuntza Guraso Elkarteak deituta, talde argazkia egin dute gaur herrian. Donostian etzi egitekoa den manifestaziorako deia egin dute.
Euskal Herriko 250 kulturgilek baino gehiagok manifestazioa deitu dute iganderako Donostian, Palestinari elkartasuna adierazteko eta genozidioa eteteko eskatzeko. Kulturatik genozidioari stop egitasmoa sortu zuten, eta manifestazio nazionalera deitu zuten etzirako. Lezon bat egin dute martxarekin: Lezo Herri Eskolako Hezikuntza Guraso Elkarteak deituta, herri argazkia egin dute gaur arratsaldean ikastetxearen atarian eskolako familiek.
12:30ean abiatuko etziko da martxa, Alderdi Ederretik. Lezoar guztiei bertara joan daitezen gonbita egin nahi izan diete gaurko talde argazkian izan direnek.