Madalen Sarietarako lanak aurkezteko epea, zabalik
Lanak aurkezteko epea apirilaren 19an bukatuko da.
Madalen Sariak literatura lehiaketarako lanak aurkeztu daitezkeela k¡jakinarazi du udalak. Apirilaren 19an bukatuko da lan horiek aurkezteko epea. Sariketaren helburua, Errenteria-Oreretan bizi edota bertan ikasten dutenen euskaraz idazteko ohitura sustatzea da.
Lehiaketaren gaia aurten, Valeriano Icetak udal pleno aretorako margotutako Alegoria murala izango da, udalerriaren iragana, oraina eta etorkizunaren gaineko hausnarketa sustatu asmoz. Parte hartzeko baldintza bakarra: Errenteria-Orertean bizitzea, edota bertako Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergo edo Lanbide Eskolako ikaslea izatea.
Sariketaren oinarriak eta informazio guztia, hemen klik eginda kontsulta daitezke.