Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Touringen mendeurrena betikotu duen horma-irudia

Touringek eskatuta Fanderia zelaiaren horma luzea muralean bilakatu dute Kepa Etxebarria eta Zigor Garrok. Taldearen historia eta herriarekin duen lotura betikotu dute sorkuntzaren bidez.

Zigor Garro eta Kepa Etxeberria ondu duten muralaren aurrean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/03/15

Fanderiako futbol zelaiaren kanpoko hormak irudiz eta esanahiz bete dituzte Kepa Etxebarriak eta Zigor Garrok. Touring Kirol Elkarteak mendeurrena bete zuen iaz, eta haiengandik jaso zuten mural bat egiteko eskaera. Emaitza, zelaiaren kanpoaldea, alderik alde hartzen duen mural ederra: baloiak, jokalariak, armarriak, zaleak eta herriaren ikur diren Xanti eta Maialen, eliz dorrea, edota Olibet galleta fabrika. Taldearen 100 urteko ibilbidea inprimatu dute gorri-urdina nagusi dituen artelanarekin.

«Touringeko zuzendaritzak mendeurrenaren harira murala egitea proposatu zigun. Bozeto batzuk egin, erakutsi eta gustatu zitzaien ideia», azaldu du Etxebarriak. Muralaren esanahia ere azaldu du. «Ehun urteko ibilbidea laburtu nahi izan dugu, eta bi zati bereizi ditugu: ezkerraldean iragana islatu dugu, eta herriaren ikur esanguratsuenak txertatu ditugu. Bestaldean etorkizuna islatu dugu, emakumeak dira nagusi. Armarriak ere txertatu ditugu, garai batekoa iraganarekin lotuta, eta egin duten berria etorkizuna irudikatzeko».

Garrok argi dio: «Touring herriko talde gisa ikusten dugu, ez da entitate mundiala duen Barça bat. Herriari oso lotuta dagoen taldea da, eta iruditu zitzaigun herriarekin lotzea ez zegoela soberan». Askatasun osoz aritu dira bi sortzaileak prozesu osoan zehar.

Muralak, «lan handia» suposatu diela dio Garrok. Etxebarriak, berriz, «bertigoa» aipatu du: «Lehenengo egunean pareta zuri horren aurrean jarri nintzenean non sartu ote ginen pentsatu nuen. Hasi eta berehala desagertu zen bertigoa». Garrok nabarmendu du erronka ere izan dela: «Ez da estetika hutsa edo mural pribatu bat, talde oso bat dago emaitzaren zain, eta Touring talde oso handia da. Ardura handia izan da. Zailtasunak egunero sortzen dira eta horiek konpondu behar dituzu». Satisfazioa ere aipatu du, «erronka gainditu eta lana ondo egiten duzunean sentitzen den poza handia da». Zailtasunen artean zirriborroaren sorrera aipatu dute: «Ezerezetik sortu behar duzu proposamen bat. Armarriak ere erronka handia izan ziren, lan fina zen eta ondo egotea oso garrantzitsua izan da, ate ondoan daude, eta taldearentzat irudirik garrantzitsuenak dira».

Emaitzarekin oso gustura

Marrazteko garaian beldurrak alde batera uztea gako da Etxebarriarentzat, «margolanek beti izan behar dute ausartak, gaizki atera bada, estali eta berriro hasi». Lagun artean aritzeak sorkuntza prozesua erraztu diela ere aitortu du oreretarrak: «Oso ondo moldatu gara. Zailtasun teknikoak izan ditugu eta gau batez 02:00ak arte aritu ginen, neguko gaurik hotzena hautatu genuen» [barrezka]. «Kepa eta biok, arratoi mordoa, eta polizia baino ez ginen une horretan kalean», erantsi du Garrok.

Etxebarriarentzat ez da lehen murala, eginak ditu beste lau aurretik, horietako bat Garrorekin batera. Orain beste bat egiten ari da, Lezon, bertan egingo den Gazte Topagunearekin lotuta.

Lana egin bitartean herritarrekin feedback oso ona izan dutela esan dute biek. «Jende asko hurbildu da galdetzera, animoak ematera. Kezkaz hurbildu zaigu bat baino gehiago, grafitiren bat ez ote diguten egingo mural gainean, edota emakumeak falta zirelako irudietan ezkerreko pareta margotzen ari ginenean. Azaldu behar izan diegu iraganean emakumerik ez zegoela taldean, hormaren bestaldean, oraina eta etorkizunari begirakoan, jarriko genituela. Kontzienteki islatu nahi izan dugu alde hori».

Emaitzarekin, oso gustura biak, «baita Touring ere». Kirol elkartearekiko esker ona azaldu dute, «lana erraztu digute. Ez daukagu inolako kexarik, oso harreman polita izan da»

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.