Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
korrika

Harro Habana! (edo John Lennonek Korrikaren petoa jantzi zuenekoa)

Larunbatean Habanan ere Korrikaren lekukoa eskuz esku ibili zen. Horren atzean Borja Arbelaitz oreretarraren pasioa dago.

Arbelaitz, lekukoa eskuan, Habanan.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2024/03/18

Kubako hiribururaino iritsi da 23. Korrika. Horren eragile, Borja Arbelaitz oreretarra. AEKn 21 urtez aurrez aurreko irakasle lanetan aritu ondoren (egun online eskolak ere ematen ditu), Etxepare Euskal Institutuak eta Habanako Unibertsitateak 2015ean hitzartutako lankidetza hitzarmenari esker Habanako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletza egitasmoa da abian, eta horren arduradun da Arbelaitz; Joseba Sarrionandiaren lekukoa hartu zuen oreretarrak 2022ko irailean. Bada egunotan 23. Korrikaren ordezkari da Kuban. Gozamena harentzat, eta kubatarrentzat. “Harro herri, harro Habana!” oihukatu zuten larunbatean han. Korrikaren lekukoa lehenengoz 22. Korrikan eraman zuen Borjak (2022ko edizioan), OiangozHau eragilearen izenean, haren arreba Idoiarekin batera. Bigarrena non, eta Habanan hartu du.

Izan ere, Habanako Korrika egin zuten. John Lennon parkearen eta La Casa de la Bombilla Verde taberna-jatetxearen arteko (euskaldunontzat erreferentziazko gunea da hura) bidea egin zuten lekukoa eraman zutenek. Hasieran, nola bestela, The Beatles taldearen sortzaileetakoaren eskulturan talde argazkia egin zuten, musikariari Korrikaren petoa jarrita. Haren abesti ezagunenetakoa Imagine da. Irudika daiteke Euskal Herri erabat euskaldun bat? Bada bide horretan lagungarri izan daiteke Korrika, eta AEKren jarduna. Hemen eta Habanan.

Lekukoa Arbelaitzen unibertsitateko ikasle, ikasle ohi, eta Kubako euskaltzaleek eraman zuten eskutik eskura. Harro eraman zuten, oso harro. Behin La Casa de la Bombilla Verdera iritsita, manifestua irakurri, eta festa egin zuten.

Eguberrietan bidali zioten euskararen aldeko martxaren materiala Kubara AEK-ko kideek Arbelaitzi. Ordutik desiratzen izan da hori guztia Habanako karriketara ateratzeko. Irribarre batekin, alai eta pozik egin zuten bidea. Emozionatu egin ziren.

Habanako Korrika iragartzeko kartelean, Korrikaren aurreko edizio bateko irudia ageri da, euskaltzaleak elur artean lasterka ari direla. Horrek badu pasadizoa atzean. Borja Arbelaitz 2022ko Eguberrietan Euskal Herrira bisitan itzuli zenean, kontatu zuen ikasle kubatarrek eskatu ziotela elurra agertzen zen argazkiak bidaltzeko haiei. “Badakite zer den elurra. Baina ukitu, usaindu, inoiz ez!”. Bada argazkiak baino, kartela eskaini zien kubatarrei oreretarrak, zer eta 23. Korrika iragartzeko! Harro Borja!

Ondokoak Habanako Korrikaren irudiak dira, larunbatekoak, Idoia Arbelaitz AEK-ko irakasle eta Borjaren arrebak HITZAra bidalitakoak.

23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)
23. Korrika Habanan (2024-03-16)

 

Erlazionatutako edukia[Elkarrizketa] «Kubatarrek euskal erreferentziak izan ditzaten saiatzen ari naiz»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.