Familia Jolasean programaren barruan, joskintza tailerra
Izena emateko epea, asteazkenean—hilak 20— bukatuko da. Larunbat arratsaldean izango da tailerra.
Proposamen berria egin du Familia Jolasean programak. Oraingoan joskintza jarriko du erdigunean, usain zakutxoak egiteko tailerra antolatu baitu. Saioa, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan izango da, Joxepa Antoni Aranberri anitzenean —Madalen kalea, 27—, 16:30etik 18:30era.
Izena eman beharko da parte hartzeko, eta azken eguna asteazkenean izango da, —hilaren 20an— 10:00etan. Hemen klik eginda eman daiteke izena.
Familian euskara erabiltzea sustatzen du Familia Jolasean programaren bidez Errenteriako Udalak, eta horretarako, aisialdiko jarduerak antolatzen ditu. Ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, ikasturte honetan zehar hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatzen dituzte programaren barruan herrian.