Tomas Garbizuko ikasle David Bergman, Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan irabazle
Arku instrumentuen kategorian lortu du saria herriko musika eskolako biolin jotzaileak. Gasteizen eman zituzten sariak atzo.
Zorioneko dira Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolan. David Bergman ikaslea Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan irabazle izan da haren kategorian, arku instrumentuetako A mailan (19 urtera artekoak). Biolin jotzaileak Bizkai, Araba eta Gipuzkoatik aurkeztu diren musikarien artetik onena izatea lortu du, beraz. Euskadiko Musikari gazteen Lehiaketaren XVII. ekitaldia izan da aurtengoa.
Lehiaketaren barruan, sailkatze entzunaldiak hilaren 9, 10 eta 16an egin zituzten. Txapelketaren barruko emanaldiak Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan izan dira. Atzoko izan zen sari emate gala, kontserbatorio horretako areto nagusian.
Bergmanek dozenaka musika gazteren artean onena izatea lortu du. Biolin jotzaile bezala egiten ari den bideari jarraipena emateko indar gehiago izango du horrela.