Gipuzkoako Batel Ligan, lau garaipen Pasaiara
Bina garaipen eskuratu dituzte San Pedrok eta San Juanek atzo Donostian egindako estropadan.
Atzo (igandea) jokatu zen Donostiako Urumean 2024ko Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia, Donostia Arraun Lagunak elkarteak antolatua.. Lehian izan ziren zortzi kategorietatik, lautan pasaitarrak garaile: San Pedro mutilen Haur Mailan eta mutilen Promesa Mailan, eta San Juan nesken Promesa Mailan eta absolutuetan.
- Mutilen Haur Mailan nagusitasun osoz irabazi zuen San Pedrok, bigarren izan zen Zarautz Ari 26 segundoko aldea aterata (5.09ko denbora egin zuten moreek). Maila horretan Illunbe laugarren izan zen.
- Nesken Haur Mailan, berriz, Hernani izan zen irabazle, San Pedro A laugarren, eta moreen B ontzia seigarren.
- Mutilen Promesa Mailan (kadeteak dira), lehia estua San Pedroko eta San Juango A ontzien artean, azkenean Kalparrakoen alde bideratu zena ia bi segundoko aldeagatik. Maila horretan San Juan B laugarren izan zen, San Juan C zazpigarren, San Pedro C hamabigarren, eta San Pedro B hamahirugarren.
- Nesken Promesa Mailan San Juan A irabazle. Beherago sailkatu ziren San Juan B (seigarren), San Pedro B (hamargarren), Illunbe (hamabosgarren), San Pedro C (hamazazpigarren) eta San Pedro B (21. postuan).
- Mutilen gazte Mailan Hibaika izan zen irabazle, eta San Pedroko B eta A ontziak hirugarren eta laugarren hurrenez hurren. Seigarren izan zen San Juan.
- Nesken Gazte Maila: Hibaika irabazle, eta San Juan A hirugarren.
- Mutilen absolutuetan Donostiarrak irabazi zuen, San Pedro bigarren izan zelarik, eta San Juan laugarren.
- Azkenik, emakumeen absolutuetan, San Juan azkarrena.
Urumeako estropadako emaitza guztiak ikusteko klik egin hemen.
Gipuzkoako Batel Ligako sailkapen nagusia zertan den ikusteko klik egin hemen.