Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ondorioak ateratzeko goizegi, baina test ona

San Pedroko XV. Test Estropada jokatu zen larunbatean badian. Oarsoaldeko traineruen artetik, sanjuandarrak azkarrenak.

San Juanen Bateleren ontzi berrituak debuta egin zuen badian konpetizio ofizial batean.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2024/03/18

Martxoa da oraindik. Asko falta da ekaina edo uztailerako, traineru ligak hasten direnerako alegia. Baina Sanpedrotarra Arraun Elkartearen larunbateko San Pedroko XV. Test Estropadak, hala behar duelako izan, kronometroak emandako datuak utzi ditu. Oarsoaldeko ikuspegitik begiratuta, bai gizonetan zein emakumeetan San Juango ontziak izan ziren azkarrenak. Baina esandakoa, oraindik goizegi da ondorio irmoak ateratzeko.

Klik egin hemen estropadaren sailkapena eta denborak ikusteko.

Emakumeetan EuskoTren Ligako Donostiarra izan zen zen garaile (10.38), bigarren izan zen Arraun Lagunak-en traineruari ia bi segundok0 tartea aterata (10.40). Sailkapen horretan San Juan zazpigarren izan zen (ETE Ligan ariko dira, 11.02ko denbora), seigarren izan zen EuskoTreneko Hondarribitik segundo bat baino gutxiagora. Adibidez, arrosek emakumeen liga nagusiko partaide diren Hibaika (11.12) eta Cabo utzi zituzten atzetik; ETEko Zumaia, ordea, aurretik jarri zitzaien bosgarren izan zirelako.

Gizonetan Urdaibai izan zen garaile, 19.23ko denborarekin. Bigarren izan zen Zierbena (19.45). Kategoria horretan, Oarsoaldeko ikuspegitik, San Juan zortzigarren izan zen (20.02), San Pedro hamaikagarren (20.08), San Juan B hemeretzigarren (20.55) eta Hibaika 21. postuan sailkatu zen (21.14). Arrosak gizonen arraunaren bigarren mailako ordezkarien artean (KAE1) lehenak izan ziren, adibidez Eusko Label Ligako hiru traineru atzean utziz (Isuntza, Getaria eta San Pedro).

Ondokoak larunbateko hainbat irudi dira, Oarsoaldeko traineruenak. Argazki guztiak Josu Zelaiaranenak dira, San Pedrokoa izan ezik (Bermeo Arraun Argazkiak webgunetik hartutakoa da).

Hibaikako emakumeak. Argazkia: Josu Z.
Hibaikako gizonak. Argazkia: Josu Z.
San Juaneko emakumeak. Argazkia: Josu Z.

Gizonen San Juan A. Argazkia: Josu Z.
Gizonen San Juan B. Argazkia: Josu Z.
San Pedroko ‘Libia’. Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak.

Erlazionatutako edukiaLarunbatean, XV. San Pedroko Test Estropada
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.