EH Bilduko Pello Otxandianoren ekitaldia, astelehenean
Astelehenean, hilaren 25ean, Niessen Kulturgunean izango da Otxandiano.

Apirilaren 21ean izango diren Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako EH Bilduren lehendakarigaia den Pello Otxandiano Kanpo Errenteria-Oreretan izango da.
Niessen Kulturgunean izango da Begirada. Herriari. Etorkizunera ekitaldia astelehenean, hilak 25, 19:00etan hasita. Orereta-Errenteriako EH Bilduk zehaztu duenez, “herri gisa ditugun erronkez elkarrekin aritzeko aukera paregabea izango da”. Hartara, herritar guztiak deitu ditu parte hartzera koalizio subiranistak.
Begirada. Herriari. Etorkizunera saiakera politikoa argitara eman zuen otsailean Otxandianok. Hori ontzeko, “modu kolektiboan eraikitzen ari garen herri pentsamendua” egi bihurtzeko politikagintzan, sindikalgintzan, ekonomian edota kultur sorkuntzan ari diren pertsona ugarirekin hitz egin, hausnartu, adostasunak eta diferentziak partekatu dituela azaldu zuen Otxandianok.
Saiakera politiko hori herriz herri aurkezten ari da orain, “herritarrekin eztabaidatzen hasi eta elkarrizketa aberasteko”. Horrekin lotuta egingo du astelehenean ekitaldia EH Bilduren hautagaiak.