Hauteskunde mahaietako zozketa, bihar
Bihar goizean izango da, 08:00etan, hauteskundeetako mahaikideak aukeratzeko zozketa.
Mahaikideak zozka bidez aukeratuko ditu bihar udalak. Apirilaren 21ean izango diren Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako mahaien zozketa, bihar, ostegunarekin egingo du Errenteriako Udalak. Ezohiko udalbatzarra egingo du udalak eta bertan zozketa bidez hautatuko dituzte mahaikideak.
08:00etan izango da udalbatzarra. Behin zozketa eginda, hautesleek ostegunean bertan, eguerdian zehar, kontsultatu ahal izango dute hauteskunde mahaietarako kide gisa izendatuak izan diren. Horretarako egin klik hemen.
