Korrikaren harira bideoa zabaldu du Koldo Kide Guraso Elkarteak
Bideo ederra ondu du Korrikaren harira Koldo Kide Guraso Elkarteak, "euskara oinarrian komunitate eleanitzak josten" egiten duen lana lehen lerroan jarrita.
Koldo Kide Guraso Elkarteak bideoa egin du Korrikaren harira. 23 Korrikaren harira bideo ederra zabaldu du sare sozialen bidez Koldo Kide Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko guraso elkarteak. “Euskara oinarrian komunitate eleanitzak josten” egiten duen lana eta horrek duen garrantzia lehen lerroan jarri du.
Bideoaren bidez, gonbidapen zuzena egiten dio gainera Koldo Mitxelena Herri ikastetxeko hezkuntza komunitateari Koldokidek, Korrika 23an lekukoa hartuko duen puntuan bat egin dezaten, ikasle, guraso eta irakasleek, euskararen aldeko lasterketa erraldoiarekin.
Lekukoa hartuko duten puntura elkarrekin joateko hitzordua egin dute larunbatean 23:15ean Koldo Mitxelenaren Biteriko eraikineko jolastoki estalian. Lekukoa hilaren 24an hartuko dute 00:10ean Beraun kaleko 1 zenbakiaren parean.
https://twitter.com/Koldokide/status/1770469298777010312
