Udaberriak ipuin usaina izango du Lezoko liburutegian
Apirilean eta maiatzean sei ipuin kontaketa saio egingo dituzte Andreone Udal Liburutegian. Lehena apirilaren 10ean izango da.
Lezoko Andreone Udal Liburutegian ohitura dute udaberriari ateak irekitzeko, ipuinen bitartez. Aurten ere hala izango da. Apirila eta maiatza artean sei saio jasoko ditu herriko kultur topaguneak, denak asteazkenetan. 18:15ean hasiko dira 4-7 adin tartekoei bideratutako kontakizunak. Honakoa da horien zerrenda:
- Apirilaren 10ean, Ixabel Agirresarobek Apirila biribila, makila ez da borobila kontatuko du.
- Apirilaren 17an, Mikel Susperregik Bu-bu, taka-taka ipuinari ekingo dio.
- Maiatzaren 8an, Ines Bengoak Ipuinak firin-faran ekarriko du Andreonera.
- Maiatzaren 15ean, Pello Añorgaren txanda Unaxen ahatea-rekin.
- Maiatzaren 22an, Maite Frankok Txorikeriak ez dira txorakeriak ipuina kontatuko du.
- Maiatzaren 29an, Ameli kontalariak Basoko sekretuak ekarriko ditu Lezora.