Aste Santuko jaiegunetan, Pasaiako liburutegiak itxita
Pazko Astean, ordea, goizeko ordutegiarekin irekita izanen dira lau barrutietako kultur azpiegiturak.
Pasaiako Udalak herriko liburutegiek Aste Santuan noiz itxiko duten jakinarazi du. Hala, hilaren 28tik apirilaren 1era arte (Aste Santuko jaiegun ofizialak dira) ez dituzte zabalduko kultur eta ezagutza topaguneak.
Pazko Asteko lanegunetan (apirilaren 2tik 5era), ordea, honako ordutegietan izango dira erabilgarri herriko liburutegiak:
- Antxoko liburutegia: 10:00etatik 12:45era zabalik.
- Trintxerpeko liburutegia: 10:00etatik 14:00etara zabalik.
- San Pedroko liburutegia: 10:00etatik 12:00etara zabalik.
- Donibaneko liburutegia: 10:00etatik 14:00etara zabalik.