Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
korrika

Pasaian, beroketa ariketa betean

23. Korrikari behar bezalako harrera egiteko girotze ekitaldi asko egingo dituzte gaur Pasaian. Goiztiarrenak antxotarrak izan dira.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2024/03/23

Gaur da eguna. Eta tamainako erantzuna ematen hasi dira pasaitarrak. Udalerrira 22:50an iritsiko da 23. Korrika, Antxora. Handik atera eta Trintxerpe (23:13), San Pedro (23:17) eta Donibane (23:28) zeharkatuko ditu AEKren martxa erraldoiak. Ia agortzear iritsiko da Pasaiara Korrika, baina lau barrutiak pasata indarberrituta aterako da.

Herriko lau barrutietan egitarauak antolatu dituzte Korrikari behar bezalako harrera egiteko. Goiztiarrenak antxotarrak izan dira, eguerdian lipduba eta geroago Ibaiondo pilotalekuan herri bazkaria (bertakoak dira beheko irudiak) egin dituztelako. Bai Antxon zein bestelako barrutietan arratsaldean bada zer egin. Behealdeko koadro urdinskan ikus daitezke barrutietako egitarauak.

Jarraian daudenak, Antxoko Txirrita AEK-ko kideek HITZAra bidalitako argazkiak dira. Bestalde, bihar (igandea) goizean zehar HITZAk barruti guztietan lekukoak eraman dituztenen argazkiak jarriko ditu webgune honetan.

23. Korrika. Antxoko bazkaria (2024-03-23)

23. Korrika. Gaurko (larunbata) Pasaiako egitarauak.

Antxo:

  • 14:30. Bazkari herrikoia egingo dute Ibaiondo pilotalekuan. Ondoren, bingo musikatua egingo dute, eta jarraian mini-olinpiadak izango dira. Bukatzeko, Joselontxo’s txarangak dantzan jarriko ditu Antxoko kale eta plazak.
  • 21:00. Antxoko elkarteek kozinatutako pintxoak dastatzeko aukera izango da Biterin.
  • 22:30. Buenavistako biribilgunean biltzera deitu dute, 23. Korrikari harrera egiteko.
  • 22:50. Korrika iritsiko da.

Trintxerpe:

  • 17:00. Boli kalean kale antzerkia, 3-6 urte bitartekoentzat Gernika plazan.
  • 19:15-21:15. Txaranga barrutiko kaleetan barrena.
  • 21:15. Afari autogestionatua eta bingo musikatua Gernika plazan.
  • 22:30. Herritarren argazkia eta musika.
  • 23:13. Korrika iritsiko da.

San Pedro:

  • 17:00. Konkista dezagun euskara abentura jokoak, pilotalekuan.
  • 20:00-22:00. Kitadelpare txarangaren emanaldia eta bokata-jana herriko tabernetan (aurretik izena eman beharko da).
  • 23:17. Korrika iritsiko da.

Donibane:

  • 18:00. Gazteentzako tailerrak egingo dituzte Kultur Aterpean.
  • 19:00. Bertso poteoa egingo dute barrutiko tabernetan, Hamarru elektrotxarangarekin.
  • 21:00. Afari autogestionatua Santiago plazan. Ondoren, Maddi Ane Txoperena eta Josu Ibarguren bertsolariek gidatutako Korrikaren aldeko topa. Jarraian, kantaldia Joxe Leon Kazabonekin, Irati Odriozolarekin eta Ane Badiolarekin.
  • 23:28. Korrika iritsiko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.