23. Korrika Pasaian. Atzera kontaketa hasi da
22:50etik 23:36era izango da 23. Korrika, gaur, Pasaian. Barruti guztietan euskaltzaleen martxa iritsi aurretiko ekitaldiak izango dira.
22. Korrika San Pedron (2022). Oarsoaldera Pasaiatik iritsiko da 23. Korrika. Herrialdeko hiriburutik dezenteko bira eman ondoren, 22:50an jasoko dute gaur gauean Korrikaren lekukoa antxotarrek. Barruti horretatik bira eman, eta atzera egingo du Korrikak Nafarroa etorbidetik Trintxerpera (23:13) iristeko, handik San Pedrora (23:17) joan eta Donibanek itsasotik jasoko du lekukoa 23:28 inguruan. Arrosek lezoarrei emango diete Korrika gidatzeko ardura, termikoan (23:36). Hasi da atzera kontaketa.
Antxoko iritsierara arte, ordea, asko dira herrian antolatu diren ekitaldiak. Horiek, laburrean, jarraian dagoen zerrendan ikus daitezke.
Antxo:
- 14:30. Bazkari herrikoia egingo dute Ibaiondo pilotalekuan. Txartelak 15 euroan eskura daitezke, Txirrita AEKn eta Ibaiondon bertan. Ondoren, bingo musikatua egingo dute, eta jarraian mini-olinpiadak izango dira. Bukatzeko, Joselontxo’s txarangak dantzan jarriko ditu Antxoko kale eta plazak.
- 21:00. Antxoko elkarteek kozinatutako pintxoak dastatzeko aukera izango da Biterin.
- 22:30. Buenavistako biribilgunean biltzera deitu dute, 23. Korrikari harrera egiteko.
- 22:50. Korrika iritsiko da.
Trintxerpe:
- 17:00. Boli kalean kale antzerkia, 3-6 urte bitartekoentzat Gernika plazan.
- 19:15-21:15. Txaranga barrutiko kaleetan barrena.
- 21:15. Afari autogestionatua eta bingo musikatua Gernika plazan.
- 22:30. Herritarren argazkia eta musika.
- 23:13. Korrika iritsiko da.
San Pedro:
- 17:00. Konkista dezagun euskara abentura jokoak, pilotalekuan.
- 20:00-22:00. Kitadelpare txarangaren emanaldia eta bokata-jana herriko tabernetan (aurretik izena eman beharko da).
- 23:17. Korrika iritsiko da.
Donibane:
- 18:00. Gazteentzako tailerrak egingo dituzte Kultur Aterpean.
- 19:00. Bertso poteoa egingo dute barrutiko tabernetan, Hamarru elektrotxarangarekin.
- 21:00. Afari autogestionatua Santiago plazan. Ondoren, Maddi Ane Txoperena eta Josu Ibarguren bertsolariek gidatutako Korrikaren aldeko topa. Jarraian, kantaldia Joxe Leon Kazabonekin, Irati Odriozolarekin eta Ane Badiolarekin.
- 23:28. Korrika iritsiko da.
