Emakumeen Etxea goizez zabalik, ostiralera arte
Udaberriko oporren ostean hilaren 5era arte goizez izango da zabalik Emakumeen Etxea, 09:00etatik 13:00etara.
Emakumeen Etxea. Udaberriko oporren bueltan, goizez izango da zabalik Emakumeen Etxean ostiralera arte. Hala, hilaren 5a arte, 09:00etatik 13:00etara izango ditu ateak irekita. Hilaren 8tik aurrera, berriz, ohiko ordutegia berreskuratuko du, zerbitzuak, jarduerak eta eskola feministaren barruko ikastaroak ohiko ordutegietan eskaintzeko.
