Ipar Martxa irteera, Urdabururekin
Oiartzunen ariko dira ipar martxa irteera egiten. Hilaren 13an, larunbatarekin egingo dute irteera.
Ipar martxa irteera egingo du Urdaburuk. Ipar martxa irteera antolatu du Urdaburu Errenteria-Oreretako Mendizale elkarteak hilaren 13an, larunbata. Oiartzun aldera egingo dute eta bertan, Altzibar, Karrikako bidegorria, Xorrola Zubia, Ergoien, eta Arditurriko bidegorrian barrena ibilita, abiapuntuan bukatuko dute, Altzibarren hain zuzen ere.
Errenteriako Iztietako autobus geltokian egin dute zita irteerarako, 08:45ean. Altzibar auzoan batzen direnekin berriz, 09:17an gelditu dira, autobus geltokian bertan. Parte hartuko dutenek eraman beharrekoak ere zehaztu ditu Urdaburuk: ura, trekking zapatilak, eta ipar martxako makilak. Bide osoa bidegorrian barrena egingo badute ere, bidegorri batetik bestera pasatzeko aldapa bat izango dute bidean, baina ohi moduan, poliki igoko direla jakinarazi dute.
Izena emateko epea atzotik da zabalik eta hilaren 12, ostirala, izango da azken eguna. Horretarako Urdabururen egoitzara jo dezakete interesdunek 19:00etatik 21:00etara astearte eta ostegunetan, edota egun eta ordutegi horren barruan telefonoz deitu honako zenbakietara, 943 52 78 79 edo 686 59 67 32.
