Erronka hirukoitza antolatu dute kirol instalazioetan
Hilaren 8tik 14ra egingo dute erronka kirol instalazioen erabiltzaileen artean "lehiakortasuna sustatzeko" asmoz.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/04/dsc_0068.jpg)
Erronka hirukoitza lehiaketa antolatu dute Errenteria-Oreretako kirol instalazioetan hilaren 8tik 14ra bitartean. Erronkaren helburua, kirol instalazioen erabiltzaileen artean lehiakortasuna sustatzea da azaldu dutenez. Erronka horri begira, entrenamenduak antolatu dituzte lehenik eta behin; hilaren 8tik 12ra egingo dituzte. Astean zehar, bizikletan 75 kilometro, igeriketan 30 minutu, eta 30 minutuko Heroican zirkuitua egiteko helburua jarri dute antolatzaileek.
Erronka hirukoitza hilaren 12 eta 14 artean egingo dute, haurrentzako eta helduentzako probekin. Haurrek 5 minutuko Heroican zirkuitua eta 50 metro igerian egin beharko dituzte; helduek berriz, 10 minutuko Heroican zirkuitua, 250 metro igerian, eta 7,5 kilometro bizikletan.
Lehiaketa egunak eta orduak haurrei begira honakoak: hilaren 12an, 17:30-19:30; eta hilaren 13 eta 14an, 10:00etatik 12:00etara. Helduenak, hilaren 12an, 10:00etatik 12:00etara; eta hilaren 13 eta 14an, 17:00etatik 19:00etara. Kirol instalazioetako abonu orokorra duten erabiltzaileei begirakoa da erronka, borondatezkoa. parte hartzaileen artean sariak banatuko dituzte antolatzaileek.
Informazio gehiago jasotzeko Galtzarabordako (943 44 96 90) eta Fanderiako (943 34 44 23) kirol instalazioetako harreretan jaso daiteke.