Haur eta Alebin Nesken txapelketa antolatu du Touringek
Egun osoz jokatuko dute txapelketa Haur eta Alebin Mailako hamasei taldek.
Fanderiako Futbol zelaia. Nesken futbolak hitzordu garrantzitsua izango du bihar. Izan ere, Touring Kirol Elkarteak antolatuta, Haur eta Alebin Nesken Futbol Txapleketa egingo dute egun osoz.
09:00etan hasiko dute lehia eta eguerdira arte izango dira partidak, 14:00ak arte zehazki. Arratsaldean, berriro, futbola erruz Fanderiako zelaian. 15:30etik 19:30era izango dira partidak bigarren txanda horretan. Sarrerak horiek ikusteko, 2 euroan dira salgai.
Haur Mailan, Touring A eta B taldeak, Erreala, Hernani, Dunboa, Mariño, Intxaurdi eta Orioko izango dira zelaian garaipen bila.
Alebin Mailan berriz, Touring A, Zarautz, Allerru, Oiartzun, Aiztondo, Mariño, Intxaurdi eta Orioko lehiatuko dira.
