Biharko batel estropada, bertan behera
Arazo teknikoak medio, bertan behera gelditu da Hibaikak biharko prestatua zuen batel estropada.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/04/xuxa_urkia_batel_estropada.jpg)
Oiartzun ibaiak Xuxa Urkiaren omenezko batel estropada hartu behar zuen bihar. Estropada hori gainera, Gipuzkoako Batel Ligako 11. jardunaldia zen. Gaur arratsaldean baina mezua zabaldu du Hibaika Arraun elkarteak estropada hori bertan behera gelditu dela jakinarazteko.
“Arazo teknikoak” izan dira estropada bertan behera uzteko arrazoia talde errenteriarrak azaldu duenez.