Zaintzak eta haur literatura, Emakumeen Etxeko egitarauaren ardatz
Apirilerako ondutako egitarauaren berri eman du Emakumeen Etxeak.
Hilabete honetarako antolatutako egitarauaren berri eman du Emakumeen Etxeak. Bi ekintza izango dira, zaintzak ehunduko dituen collage tailer bat, eta haur literatura eta berdintasuna lotuko dituen dokumental baten aurkezpena.
Lehena etzi egingo dute, osteguna 11. Zaintza ehuntzen: collagearen bidez hausnartzen izeneko tailerra 17:30ean hasiko da. Parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea (egin klik hemen) online, edo 943 44 96 30 telefono zenbakira deituta. Collage teknika baliatuta, zaintzaren gaineko esperientziak, emozioak, burutazioak, kezkak… islatzeko aukera izango da. Tailerra, SOS Arrazakeriakek gidatuko du eta gaztelaniaz izango da.
Bigarren tailerra hilaren 18an helduko da, ostegunarekin hori ere. Sustraietatik eraldatuz. Haur literatura berdintasunaren aldeko aliatu izeneko dokumentala emango dute Emakumeen Etxean 18:30ean hasita. gileetako bat iznago da aurkezten eta ondorengo solasaldian parte hartzen ere.
Asun Casasola eta Parean elkarteek egindako dokumentala da, eta haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzen du. Haurren esku dauden liburuak aztertzeko zenbait ikerketen berri ematen du dokumentalak, eta gaiaren gainean aritu eta adituen iritziak jaso ere.
Bi ekintza horiez gain, hilabete honetan, hilaren 24an zehazki, Emakumeen Etxeko Ohiko Batzarra egingo dute 18:00etan.
Emakumeen Etxearen ohiko ordutegia ere gogorarazi dute bertaratu nahi dutenentzat. Astelehen eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara dago zabalik, eta asteartetik ostegunera, berriz, 16:00etatik 20:00etara.