Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Erresidentzietako erabiltzaileek jasotzen duten tratu "kaxkarra" agerian jarri dute

Pribatizazio ereduaren ondorioz ez dagoela pertsonal nahikorik, eta horien lan baldintzak "prekarioak" direla salatu dute.

Erresidentzien egoera salatu dute. Erresidentzien egoera salatu dute.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/04/11

Erresidentzietako erabiltzaileen senideak Duintasuna pentsiodunen elkartearekin harremanetan jarri ziren, kezkatuta. Izan ere, egoera latza dela jarri dute agerian eta ez dutela erabiltzaileek arreta  egokia jasotzen. Batzarrera deitu zuten horren aurrean arazoa mahai gaineratu eta konpontzeko bidean jartzeko. Atzo egin zuten batzar ireki hori, eta bertan izan ziren auzo elkarteak, Duintasuna,  mugimendu feminista, Sanmarkosene zein Jesusen Bihotza erresidentzietako langileak, enpresa batzordeak, eta erretiratuen elkarteak.

Egoeraren larritasuna baieztatu zuten atzoko batzarrean elkartutako eragileek, erresidentziek erabiltzaileei eskaintzen dieten arreta “kaxkarra” da haien iritzirako eta hori gainera, lan baldintza “prekarioak” dituen plantilla “urria” duen “pribatizazio eredu baten” ondorio den zalantzarik ez dute.

Hori horrela, ezinbestekotzat jo dute langile plantilla ugaritzea, “arazoa konpontzeko gako da hori; langileen baldintzak zenbat eta hobeagoak izan, orduan eta hobeagoa izango da erabiltzaileei eskaintzen dieten arreta eta zaintza”.

Bi egoitzetako langileek lan baldintzak salatu zituzten atzoko batzarrean, “egunero egunero baldintza kaxkarretan egin behar diogu arre lanaldiari”. Langile plantilla “eskasari” falta direnen ordezkorik ez jartzeak egoera okertzen duela esan zuten Sanmarkoseneko langileek. Egoeraren larritasuna erakusteko beste hainbat adibide ere jarri zituzten erresidentzia horretako langileek atzokoan: “Kartoizko plateretan egiten dituzte otorduak erabiltzaileek, eta gaueko txandan oso berandu oheratzen dituzte, langile faltaren ondorioz. Garbitegia zerbitzua eta garbiketa ere arrazoi berarengatik, langile faltarengatik, kaltetuta daude egunero”.

Langileek %100 eta hori baino gehiago emanda ere ezin dutela erantzun jarri zuten nabarmen, “ezin dugu gehiago”.

Bi zaharren egoitzek bizi duten egoera “larriaren” aurrean mobilizazioaren bideari ekitea erabaki zuten atzoko batzarrean eragileek. Datorren hastean hasiko dituzte protestak egoera konpon dezatela exijitzeko eta hilaren 15etik 21era beraz mobilizazioak iragarri dituzte. Errenteriako Udalean gainaren gaineko mozioa aurkeztuko dutela ere jakinarazi dute, udalbatzari adierazpen publikoa egin dezala eskatzeko. Mobilizazioen gaineko xehetasun guztiak datorren astean emango dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.