Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Zaindu gintuztenek, zaintza hobeagoa merezi dute"

Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza erresidentzietako langileek arreta desegokia dela salatu dute eta hori erakusten duten adibide argiak eman.

Hamarnaka herritarrek hartu zuten parte atzoko batzarrean. Argazkia: Duintasuna
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/04/11

Udalerriko bi adinekoen egoitzetan ematen den artarekin kezkatuta batzarra egin zuten atzo hainbat eragilek. Datorren asterako, oraindik ere zehaztu gabe dauden mobilizazioa eta protestak iragarri dituzte konponbide berehalakoa eskatu eta zaharren egoitzetako erabiltzaileei arreta egoki eta duina egiten zaiela bermatzeko. Duintasunak eman du atzoko batzar irekiaren berri gaur goizean.

Orain Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza egoitzetako langileak izan dira egoeraren berri xehe eman dutenak.

Muturreko egoera bizi dutela salatu dute, eta horren berri bizilagunekin partekatu nahi dutela gaineratu. Atzoko batzarraren ostean egindako irakurketarekin bat dator langileena ere, gehiegizko lan kargak eta langile eskasia handia dutela diote, ondorioz, “erabiltzaileei arreta desegokia ematen zaie”. Erabiltzaileek egunero-egunero bizi dutenaren isla diren hainbat adibide jarri dituzte, erresidentzia horien egoera eskasa ageri baino ageriagoan uzten dutenak. Afaltzen dutenetik gosaltzen duten arte 13 eta 15 ordu igaro daitezkeela azaldu dute, “beraz gainerako 9-11 orduetan lau otordu egiten dituzte”. Jaikitzen dituztenetik —07:30-08:00etan izaten da hori— 22:00ak arte, zenbait kasutan, erabiltzaile batzuek gurpildun aulkian eserita pasatzen dituztela ordu horiek guztiak gaineratu dute langileek.

Higienearekin ere gutxienekoak ez omen dira betetzen: “Aldundiak ezarrita dauka erabiltzaile guztiei astean gutxienez bi egunetan dutxatzea, baina langilerik ez dagoenez, gutxieneko horiek ere ez dira betetzen”.

Argi esan dute: “Erabiltzaileei eskaintzen zaien arreta oso urrun dago haiek dituzten beharretatik”.

Garbiketa eta sukaldea ere kaltetuta. Hala daude langileek salatu dutenez, “egun batzuetan janaria kartoizko plateretan eta plastikozko edalontzi eta mahai tresnekin zerbitzatu behar izaten da, garbitzailerik ez dagoelako”. Janariaren kalitatea eta kantitatea ere, ezbaian eta kezka iturri, “sukalde zerbitzuetan kostu txikiko enpresak sartzearen ondorioz janariaren kalitatea eta kantitatea gero eta okerragoa da. Langileok %100 ematen ari gara, baita gehiago ere, eta egoerak hobera egin beharrean, okerrera egiten du egunez egun”.

Langileek, euren aldarrikapenek eta egin duten egoeraren salaketak “bizi kalitatea hobetzeko” balio izatea espero dutela gaineratu dute, “·gure egoitzetako erabiltzaileek merezi dutela uste baitugu”.

Egoeraren ardura ere zehaztu dute langileek, “aldundiak badu egoera guztiaren berri, eta bera da zuzeneko erantzulea”.

Erlazionatutako edukiaErresidentzietako erabiltzaileek jasotzen duten tratu “kaxkarra” agerian jarri dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.