Argindarraren fakturak ulertzeko eta aurrezteko tailerrak euskaltegietan
Iratzerri, Ekiherri eta Argitturri elkarteek emango dituzte tailer horiek Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei begira, Mintzagun egitasmoaren barruan.
Argindarra aurrezteko eta haren fakturak ulertzeko ikastaroak emango dizkiete Oarsoaldeko lau herrietako euskaltegietako ikasleei datozen egunetan. Adituak, Iratzerri, Ekiherri eta Argitturri elkarteak. Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoaren barruko tailerra izango da honakoa, ikastaroak ordu eta erdiko iraupena izango du, eta noski, euskaraz izango da.
Ikastearekin batera, edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere badute helburu antolatzaileek.
- Bihar, Hilak 16: Intxixu AEK (Oiartzun) 19:00-20:30.
- Etzi, hilak 17, Txirrita AEK (Pasai antxo) 19:00-20:30.
- Etzidamu, hilak 18, Xenpelar AEK (Errenteria-Orereta) 09:30-11:00.
- Hilaren 23an, asteartea, Oroitzene AEK (Lezo) 18:00-19:30.