Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Hibaikako Mutil Gazteek irabazi dute Gipuzkoako Txapelketa

Lan bikaina egin du ontziak liga guztian zehar; kategoria bereko neskak ere bikain ibili dira Gipuzkoako Batel Ligan, atzoko txapelketan baina, ez zuten ginga jartzerik lortu.

Hibaikako Gazte Mailako Mutilak estropada irabazita. Argazkia: Liher Saiz
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/04/15

Merezita jaso dute saria Hibaika Arraun Elkarteko Gazte Mailako Mutilek. Asteburu betea izan dute batelek pasatakoa, izan ere, hitzordu bikoitzari aurre egin behar izan diote: Gipuzkoako Batel Ligaren azken jardunaldia jokatu zuten larunbatean San Pedrok antolatuta, eta Gipuzkoako Txapelketa atzo, Pasaiako badiako uretan berriz ere. Gogor aritu dira Hibaikakoak eta fin oro har Gazte Mailako mutil zein nesken ontziek aipamen berezia merezi dute egin duten lan txukunarengatik. Gipuzkoako Ligan buruz buru aritu dira Tolosaldearekin, eta larunbateko jardunaldian, gutxigatik izan bazen ere ez zuten lortu Ligako Bandera etxera ekartzea. Bi eskifaiak, nagusi izan zen Tolosaldea ontzitik bi segundora gelditu ziren sailkapen orokorrean, nahiz eta mutilek estropada irabazi. Neskek bigarren lekua egin zuten larunbateko estropadan. Gipuzkoako Batel Ligaren emaitzak ikusteko, egin klik hemen.

Atzokoa, berriz, egun biribila izan zen Hibaikako Mutil Gazteentzat. Orain arte bezala, lan bikaina, gogotik egin zuten arraun, baita saria jaso ere, Gipuzkoako Txapeldunak izan baitira. Ander Plata, Aitor Legorburu, Anxo Murua, Oier Gallastegi eta Nerea Curto lemazainak osatutako eskifaia izan zen atzoko estropadan onena euren kategorian. Lehia bizia Hibaikakoek Tolosaldeko ontziarekin, baina atzokoan balantza alde jarri zuen Hibaikak eta bandera preziatua etxera ekarri.

Kategoria bereko neskek ere lan ona atzo. Ez zuten lortu txapelketa irabaztea eta hirugarren postuan  bukatu zuten Hernani eta Tolosaldearen ondotik. Pena izan zen txapelketan ginga ez jartzea, kategoria bereko mutilek bezalaxe, lan oso txukuna egin dutelako ligan barrena eurak ere. Biak ala biak, oso kontuan hartzeko ontziak, gazte kategoriako bi ontziek liga bigarren postuan bukatuta, Errenteria-Oreretako klubak indar erakustaldia egin duelako.

Gainontzeko kategorietan ere saririk izan da, kontsolazio txandan izan bada ere. Promesa mutiletan, lan bikaina atzoko txapelketan egin zutena euren txanda irabazita, alde handiarekin. Kontsolazio txanda horretan bigarren sailkatu zen Ur Jokori 10 segundo luze atera zizkion Hibaikaren ontziak. Nabarmentzekoa, ontzi horretan bi infantil ari direla. Kategoria bereko neskek ere kopa etxera, mutilek bezala, kontsolazio txandan lehenengo postua eginda atzoko txapelketan. Bigarren sailkatu zen Hernani oso oso gertu izan zuten, baina Hibaikakoak gehiago izan ziren.

Haur Mailan mutilak laugarren sailkatu ziren, eta maila berean, nesketan kontsolazio txandan aritu zen ontzia hirugarren sailkatu ziren. Gipuzkoako Batel Txapelketaren emaitzak ikusteko, egin klik hemen.

Atzoko estropada zuzenean eman zuen Gipuzkoako Arraun Federazioak. Hemen klik eginda ikus daiteke.

Euskadikoari begira

Gipuzkoako Batel Liga eta Txapelketa jokatuta, Euskadiko Batel Txapelketari begira ari da orain Hibaika. Datorren asteburuan jokatuko da Pasaiako Badian hori ere. Hilaren 20an, larunbatean, kanporaketak jokatuko dituzte 16:00etan hasita; eta hilaren 21ean, igandearekin, berriz, finalak.

Gipuzkoako txapelketa bezalaxe, Euskadiko Batel Txapelketa ere zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Horretarako klik egin hemen.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.