Nerea Kortajarena eta Aizpea Otaegiren ekitaldia, bihar
EH Bilduren ordezkariak Legebiltzarrerako hauteskundeei begira ariko dira 19:00etan hasiko den ekitaldian.
Ekitaldi politikoa egingo du bihar EH Bilduk Errenteria-Oreretan datorren igandean egingo dituzten Legebiltzarrerako hauteskundeen testuinguruan. Nerea Kortajarena EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioaren koordinatzaile, bozeramaile, EH Bilduren mahai politikoko kidea eta igandeko Legebiltzarrerako hauteskundeetako Gipuzkoako zerrendaburua, Aizpea Otaegi Errenteriako alkatearekin ariko da ekitaldi horretan.
Eguraldi onarekin, Diputazio Plazan egingo dute ekitaldia, Iztieta auzoan; euria egingo balu, berriz, Merkatuzarren izango da 19:00etan hasita.