Orereta Ikastolaren udalekuetan izena eman daiteke
Maiatzaren 13ra arte izango da zabalik izena emateko epea. 0-12 urte arteko haurrei begira antolatu dituzte.
Orereta Ikastolako Udalekuak. Udalekuetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du Orereta Ikastolak. 2-12 urte arteko haurrei begirakoak dira, eta maiatzaren 13ra bitartean eman daiteke izena. Ekainaren 24an hasi eta uztailaren 19an bukatuko dira. Bi urteko haurrak Esmalteriako ikastolaren egoitzan ariko dira, eta gainontzekoak, berriz, Añabitartean.
Udalekuak parte hartu nahi duten familia guztiei irekiak dira.
Ikastolak nabarmendu duenez, aisialdirako aukera euskalduna eskaini eta hezkuntza formalaren osagarri izatea dute helburu udalekuek, “haurren behar, nahi, jakin min, gustu eta erritmotik abiatuta aritzen gara lanean”.
Bi urteko haurrentzako udaleku eskaintza bakarra dela Orereta Ikastolarena Errenteria-Oreretan ere nabarmendu dute.
Informazio gehiago eta izena emateko, egin klik hemen.
