Sevillana, runba eta pasodobleak Madalenaren ermitan
Bihar egingo du Aljarafe abesbatzak kontzertua, ostiraletik igandera antolatutako Apirileko Feriari begira giroa berotzeko.
Aljarafe abesbatza. Apirileko Feria antolatu du hilaren 19tik 21era Aljarafe Andaluziako Kultur Etxeak. Agirre Lehendakariaren plazan atonduko dute horretarako espazio egokia. Aurretik baina, giroa berotzen hasteko, kontzertua eskainiko du Aljarafe abesbatzak Madalenaren ermitan. Bihar izango da hori, hilak 16, 19:00etan hasita.
Sevillanak, runbak eta pasodobleak izango dira emanaldiaren protagonistak.
Miatzean, abesbatzako kideek biharko kontzertu hori errepikatuko dute, oraingoan, Jesusn Bihotza zaharren egoitzan, baita Donostiako Aita Etxen eta Gurutze Gorrian.
