Apirileko Feria, Zumardian
Aljarafe Andaluziako Kultur Elkarteak antolatuta hilaren 19tik 21era ospatuko dute herrian Apirileko Feria.
Aljarafe Kultur elkarteak Apirileko Feria antolatu du bihartik igandera arte. Zumardiak hartuko du jai hori eta askotariko egitaraua antolatu dute hiru egunetan.
Sevillanak eta flamenko doinuak nagusi izango dira feriak iraungo duen hiru egunetan, baita abesbatzen kontzertua ere. Perkusio eta dantzatzen ikasteko tailerrak ere antolatu dituzte haur eta helduentzat.
Aljarafek, herritar guztiak deitu ditu parte hartzera.
Bihar, ostirala
- 19:00 XIV. Apirileko Feriaren inaugurazioa. Alkatearen, Kultura Zinegotziaren eta Aljaraferen Lehendakariaren agurra.
- 19:40 Ospakizun ardoa Agintaritza eta gonbidatuentzat
- 20:15 Sevillanak dantzatuko dira
- 23:30 SON DE ASES flamenko taldea
- 00:00 Sevillanak dantzatuko dira
- 02:30 Bukatu eta gero deskantsatzera
Larunbata 20
- 12:00 Sevillanak, ardoa eta pintxoak
- 12:30 Haurrek Sevillanak dantzatzen ikasteko tailerra: Haur eta helduentzako tailerra perkusioan hasteko (kaxa). Rafa Veira
- 13:30 Sevillanak eta pintxoak
- 17:30 Masterclass – Veronica taldea
- 18:00 Dantza taldeen ekitaldia: Alma Gitana, Alborea – Aljarafe dantza taldea, eta Rumba taldeak Aljarafe elkarteko ikasle eta irakasleen aldetik.
- 19:30 Sevillanak dantzatuko dira
- 23:30 DBUREO flamenko taldea
- 00:01 Sevillanak dantzatuko dira
- 02:30 Bukatu eta gero deskantsatzera
Igandea 21
- 12:00 Gonbidatutako abesbatzen ekitaldia: Beraungo Herri abesbatza (Errenteria), Semblante Andaluz abesbatza (Lasarte-Oria), Concha Rociera abesbatza (Errenteria), eta Aljarafe abesbatza (Errenteria)
- 13:30 Sevillanak, ardoa eta pintxoa
- 17:30 Hurrengo dantza taldeen ekitaldia: Embrujo Andaluz (Irun), Concha Rociera (Errenteria) eta Aljaraferen Alborea dantza taldea (Errenteria)
- 20:00 Zozketa: 1. saria: Produktu iberikoak eta 2. saria: 2 lagunentzako afaria Ardora jatetxean
- 21:00 Errenteria Hiriko XIV. Apirileko Feria amaituko da