Pintxoak, barreak, eta giro ona
Piztu Lezok bakarrizketa jaialdia antolatu du ostiraletako (hilak 19). 'Lauzpa5 Stand Up' ikuskizuna jasoko du Txerrimuñok.
Txerrimuñoko Pintxopoteak zikloak beste etapa bat egingo du ostiralean (hilaren 19an). 22:00etan hasita eta Txerrimuñon, Lauzpa5 Stand Up umorezko bakarrizketen ikuskizuna jasoko du. Horren barruan, Mikel Irazusta (Donostia), Maialen Sorzabalbere (Donostia), Maria Blanco (Zestoa), Julen Portillo (Zarautz) e Iker Plazaola (Oñati) artistak izaten dira bakarrizketak egiten, beraz, Lezon ere horiek ikusteko aukera izango da.
Piztu Lezo da herri erdiguneko baserrian antolatzen diren pintxopote gautiarren arduraduna. Beraz, pintxoak, barreak eta giro ona ziurtatu dituzte.