VI. Butarock jaialdia, Txerrimuñon
Thrash eta metal doinuekin hiru taldek girotuko dute larunbata baserrian. Elikagaien bankua laguntzeko aukera izango da.

Butarock jaialdiaren seigarren ekitaldia jasoko du Txerrimuño baserriak larunbatean (hilak 20). Thrash eta metal joerak iritsiko dira Lezora, hiru talderekin: Biersbreaker (Donostialdea), Hellmugan (Oarsoaldea, irudian) eta Pandemoldium (Errenteria-Orereta). 19:00etan hasiko da musika jaialdia. Tabu Demons Musika Elkarteak antolatu du emankizuna.
Sarreren prezioa 8 eurokoa da. Baina elkartasun ukitua izango du Butarock-ek. Izan ere, sarrerarekin batera iraungitzen ez den kilo bat jaki eramatea eskatu diete ikusleei, elikagaien bankuari bideratzeko.