Munduko txapelketaren bigarrenean lidergoa mantentzen saiatuko da Iñigo Iglesias Bravo
Bartzelonan (Katalunia) lasterketa irabazita, liderra da motor pilotu errenteriarra. Assenen (Herbehereak) asteburuan jokatuko den bigarren lasterketan maila mantentzen saiatuko da.
Ezin hobe hasi du Munduko Supersport 300 zentimetro kubiko Motoziklismo Txapelketa. Martxoan Bartzelonan (Herrialde Katalanak) jokatutako txapelketa horretako lehen lasterketan lehen postua egin zuen eta horrenbestez, puntuetan lehena kokatu da munduko taulan errenteriarra. Postu horri mantentzea da lehentasuna orain Iglesiasentzat eta haren talde RT Motorsport herbeheretarrarentzat. Bigarren proba hori asteburuan jokatuko du motor pilotuak. Izan ere, bihartik hilaren 21era jokatuko da txapelketaren bigarrena Assenen (Herbehereak).
Egitekoa, puntuak biltzen jarraitzea sailkapen taularen goi-goian mantentzeko. Zirkuitu eta lasterketa bakoitza bakarra eta berezia dela jakinagatik, puntuak lortzeko baliagarriak diren postuak eskuratzeko aukera handiak ikusten ditu kirolariak, hala adierazi du SKM Kawasaki taldekoak: “Maila mantentzen saiatuko nahiz, puntuak lortu eta goian mantentzeko. Dena ondo bidean, lasterketa irabazteko borrokatuko naiz”.
Ez du berria Assengo zirkuitua motor pilotu errenteriarrak, Munduko Txapelketan, zein nazioarteko IDM txapelketan ere lehiatu delako bertan, “espero dut, beraz, paper ona egingo dudala bertan”.