'Txalaparta', Kukai Dantzaren azkena, etxean
Txalaparta, Kukai Dantzaren lan berria etxean ikusteko aukera izango da maiatzean, Musikasteren barruan.
Txalaparta, Kukai Dantzaren lan berria etxean ikusteko aukera izango da maiatzean, Musikasteren barruan. Kukai Dantzak eta Jesus Gamio Rubioren elkarlanaren emaitza da lan hori, eta joan den otsailean estreinatu zuten.
Orain etxean ikusteko aukera izango da. Indarrez betetako lana, zazpi dantzarik jokatuko dute: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza eta Urko Mitxelenak.
Maiatzaren 18an izango da emanaldia, Lekuona Fabrikan, 19:00etan. Sarrerak salgai daude dagoeneko 7 euroan (Egin klik hemen).