Etxetxoren liburua erosteko aukera, zabalik
Joan den asteko ostegunean aurkeztu zuen Etxetxok liburua. Kultura Aretoan eros daiteke Miguel Angel Barcenillak egindako lana.
Joan den asteko ostegunean aurkeztu zuen Etxetxok, bete egin zen Gezala Auditoriumean, Miguel Angel Barcenilla historialariak egindako Garaituak eta esklabotuak. Bortxazko lanak Lezon 1939-1942 liburua.
Lezoko memoria historikoa berreskuratzeko taldeko kideek jakinarazi dute liburua Lezoko Udaleko Kultura Sailaren egoitzan eros daitekeela (Kultura Aretoan), 10 euroko prezioarekin. Herrian frankismoko lehen urteetan gertatutakoak ulertzeko ezinbesteko euskarria da 200 orrialde inguruko argitalpena.