EH Bilduren gehiengo osoa Lezon
EH Bilduk EAJren botoen bikoitza jaso du Lezon. Abstentzioa 2020ko bozetakoa baino dezente txikiagoa izan da.
EH Bilduk irabazi ditu Lezon Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. 2020koetan, botoen %50,51 jaso zuen koalizio subiranistak, eta gaur, %54,26a. Beraz, irabazteaz aparte, nagusitasuna indartu egin dute Pello Otxandiano lehendakarigai zuten alderdikoek.
Abstentzioa jaisteagatik, alderdi gehienen botoen kopuruak gora egin du. 2020ko abstentzioa %48,73koa izan zen, eta gaurkoa %41,91koa. Baina batez bestekoetan, ordea, gora egin duten aukerak ez dira hainbeste izan.
Beheko zerrendan, beraz, gaurko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeek Lezon utzi dituzten emaitzak alderdi nagusienen datuei erreparatuta (parentesi artean 2020ko Eusko Legebiltzarrerako lortutako emaitzak)
- EH Bildu: 1.483, %54,56 (1.240, %50,61).
- EAJ:747, %27,33 (731, 29,84).
- PSE-EE: 265, %8,82 (216, %9,7).
- Sumar: 76, %2,78 (2020an ez zen aurkeztu).
- PP: 71, %2,60 (29, %1,18).
- Elkarrekin Podemos-Alianza Verde: 51, %1,87 (183, %7,47).
- Vox: 22, %0,65 (16, %0,65).
Emaitzak zehatz ikusteko, egin klik esteka honetan.