Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Fanderiako errotak 1.090 bisita jaso ditu 2023an

Ekipamendura egindako bisitak gora egin dute aurreko ikasturtean, baita antolatutako jardueretan parte hartu duten pertsonen kopuruak ere.

Iñaki Azkarate, Yolanda Martin eta Eva Aiestaran gaurko agerraldian. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/04/24

Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxera egindako bistak gora egin zuten iaz. Hala jakinarazi dute gaur agerraldian Yolanda Martin Ingurumen zinegotziak, Mikel Azkarate Ingurumen teknikariak eta Eva Aiestaran Fanderiako Errotaren dinamizatzaileak. Zehazki 1.090 bisita jaso zituen errotak 2022-23 ikasturtean, eta gorakada hori antolatutako jardueretan, ikastetxe bisitetan eta talde bisitetan ere izan da nabaria.

Hilabetero bigarren asteburuan antolatzen ditu bisita gidatuak Fanderiako errotak, eta 328 lagun bertaratu dira iaz horietara. Dinamizatzailearen arabera, gora egin du eguneko bisitarien kopuruak, “%160, edo bost bisitari gehiago egunero”. Gehienak Errenteria-Oreretakoak direla ere esan du edota Oarsoaldeko gainontzeko herrietakoak, baina turistak ere bertaratzen direla azaldu du.

Hilean behin antolatzen dituzten tailer eta jardueretan ere gora egin du parte hartzeak. Iaz, 120 pertsona aritu dira horietan, babestutako guneak ezagutu, mendi ibilbideetan parte hartu, hondakinak berrerabiliz jostailuak sortzeko, edo herriko parkeetan izaten diren hegaztiak ezagutzeko. Arrakastatsuak halaber, ikastetxeekin egindako bisita gidatuak, hasieran Errenteria-Oreretako eskaerak baino jasotzen ez baziren, hori aldatu egin dela esan dute, eta Oarsoaldeko gainontzeko udalerrietatik bezala, Gipuzkoako beste herrietakoak ere jasotzen omen dituzte. Aurreko ikasturtean 450 ikasletik gora izan ziren errotan.

Talde bisitetan errotara joan zirenak berriz, 190 lagun izan ziren.

Balorazioa, positiboa egin dutena. Horrekin batera, ikasturterako prestatuta dituzten hainbat jardueren berri ere eman dute gaurko agerraldian. Hala gogorarazi dute, Fanderiako errota hileko bigarren asteburuan izango dela zabalik, 10:30etik 14:00etara, eta eskolentzako zein taldeentzako bisita gidatuak antolatuko dituzte ikasturte honetan ere.

Datozen hiru hilabetetako hileko jarduera berezien berri ere eman dute. Maiatzaren 18an Añarbeko Baso Erreserban ibilbide gidatua egingo dute; ekainaren 16an, Natur Potea egingo dute, ingurumenaren gainean pintxo eta pote baten bueltan hitz egiteko. Uztailaren 13an berriz, familiei begira Oiartzun Ibaia gora pista jolasa egingo dute.

Informazio gehiago jaso edo jardueretan izena emateko honako deitu 943 49 45 21 edo 690 72 02 64 telefono zenbakietara edo posta elektronikora mezua bidali.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.