Europako hauteskundeetarako errolda ikusgai Lezon
Ekainaren 9an izango dira Europako Parlamentuko ordezkariak aukeratzeko bozak. Errolda hilaren 29ra arte kontsulta daiteke.
Ekainaren 9an Europako Parlamenturako ordezkariak aukeratzeko eguna da, hauteskunde bidez. Horren harira Lezoko Udalak jakinarazi du hautesleen errolda kontsultatzeko, eta behar balitz, erreklamazioa epea zabalik dela hilaren 29ra arte.
Errolda udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan dago ikusgai, udaletxean. Astegunetan joan daitezke lezoarrak kontsulta egitera, 08:30etik 13:30era.
Ekainaren 9ko bozetan Lezon 2024ko urtarrilaren 31tik aurretik erroldatuak daudenek bozkatu ahalko dute. herrian.